2023-24 Mugikortasunak

2024/05/03

Azken asteetan gure ikastetxeak hainbat mugikortasun egin ditu Erasmus+ programaren barruan, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Artikulu honetan interesgarria izan daitekeen informazio hori guztia biltzen saiatuko gara.

Ikasleen mugikortasuna taldean

Paderborn

Mikel Bayonak (Gorputz Hezkuntza) DBHko 3. mailako ikasleei lagundu zien Paderborneko Gymnasium Schloss Neuhausera martxoaren 12tik 18ra. Egonaldian aukera izan zuten alemanaren ikaskuntzan sakontzeko, tokiko kultura hobeto ezagutzeko, hirien arteko anaitasun-loturak sendotzeko eta 3. mailako ohitura osasungarrien proiektuarekin jarraitzeko. Egonaldia Askatasuna BHIko ikasleekin partekatu zen.

Oporto

Altair Mendiburu (Geografia eta Historia) eta Arantza Lusarreta (Biologia eta Geologia) DBHko 3. mailako 5 ikaslerekin joan ziren Portoko Escola Secundaria Almeida Garrettera, apirilaren 22tik 26ra.

Sarrigurengo ikasleek bidaiatu aurretik prestatu zuten aurkezpen bat egin zuten, hiriko berdeguneek iraunkortasunerako duten garrantziari buruz.

Hurrengo egunetan Uraren Erakusketa eta Aveiroko hezegunea bisitatzeko aukera izan zuten ikasle portugaldarrekin batera.

Datorren ikasturtean ikasle portugaldarrek bisita itzuliko digu.

Argazki-albuma.

Behaketa bidezko ikaskuntza-praktikak

Lisboa

Carlos Andión (Geografia eta Historia) eta Marian Paz (PT) Agrupamento de Escolas Benfican izan ziren apirilaren 8tik 12ra bitartean. Bisitaren helburua ikastetxeak inklusioa eta gaitasunen araberako ebaluazioa lantzeko duen modua ezagutzea izan zen.

Aipatutakoaz gain, ikaskuntza ugari izan zituzten, eta ondoren irakur ditzakezuen bi bidaia-egunkaritan kontatu zizkiguten: Egunkaria 1 - Egunkaria 2.

Argazki-albuma.

Modena

Ilargi Olaiz (Geografia eta Historia) Modenara joan zen apirilaren 15etik 19ra, bertako institutuan aniztasuna eta inklusioa lantzeko modua bertatik bertara ezagutzera. Institutu ulerkor gisa ezagutzen da Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxeren multzoa.

Informazio zehatzagoa aurkituko duzue dokumentu honetan.

Akize

Mari Paz Arizkunek (Frantsesa) Akizeko Collége Danielle Mitterrand bisitatu zuen apirilaren 8tik 12ra bitartean, ikastetxeen arteko harremana indartzen jarraitzeko eta hurrengo ikasturtean egin nahi diren ikasleen mugikortasunari begira ikastetxea ezagutzeko helburuarekin.

Aurretik, ikastetxe honetako hiru irakasleren bisita jaso genuen Diziplina arteko Astean. Irakasle horiek interes handia erakutsi zuten beren ikasleek datorren ikasturteko aste horretan bisita gaitzaten.

Informazio gehiago eta argazkiak.