Webgune berria daukagu

2023/06/19

Ikasturte amaiera honetan IES Sarriguren BHIren webgune berria argitaratzearen aldeko apustua egin dugu.

Hezkuntza Departamentuak Wordpress bidez sortutako webguneak alde batera utzi eta Liferay plataformarako apustua egin du, eta hau da aldaketaren emaitza; web berritu honetan informazio instituzionala, barne kudeaketarako intraneta, familia eta ikasleentzako informazioa edota gurekin lan egin nahi duten irakasleentzako jakin beharrekoak aurki daitezke. 

Pixkanaka pixkanaka ikastetxean egiten diren proiektu, lan eta jarduera ezberdinen zati bat jasoko duten albisteekin osatuz joango da, hezkuntza komunitate osoarekin partekatu nahi baititugu.

Ataletako batzuk oraindik osatu gabe dauden arren aurrera pausoa emateko momentua dela erabaki dugu, eta ahal bezain pronto joango gara atalak osatzen.

Azkenik, edozein hobekuntza proposamen edukiz gero interes handiarekin jasoko ditugu iessarriguren-nntt@educacion.navarra.es helbidean.