Arazurira irteera

2023/12/20

DBH 2.mailako ikasleak Arazuriko HUAko instalazioetan izan dira abenduaren 19 eta 20an, Fisika eta Kimika irakasgaiaren programazio didaktikoaren barruan. Han, Iruñerriko araztegiaren funtzionamendua in situ ikusi ahal izan dute, eta inguruko etxeetan eta enpresetan sortutako hondakin-urak garbitzeko erabiltzen diren bereizketa-teknikak xehetasunez aztertu dituzte. Era berean, ohartu dira oso garrantzitsua dela plastiko eta mikroplastikoen erabilera murriztea gure egunerokoan haiek sortzen duten kutsadura dela eta, bai eta edaten dugun urarengan guk geuk izan dezakegun eraginaz.

Esteka honetan argazki gehiago aurki dezakezue.