Xedea, ikuspegia eta baloreak

Xedea

IES Sarriguren BHI honako xedea duen ikastetxe publikoa da:

  • Pertsona autonomoak, gai direnak, kritikoak eta euskaldunak/eleanitzak heztea, beren aukeretatik abiatuta garapen integrala lor dezaten jendartean integratzeko eta azaltzeko.
  • Desberdintasunak errespetatuko dituen aukera berdintasunean heztea, bereizkeria baztertuz eta pertsonen garapen integrala sustatuz, beren gaitasunak eta emozioak ahal bezain beste garatuz.
  • Hezkuntza komunitatearen inplikazioa eta lankidetza lan metodologia gisa bultzatzea bere testuingurura irekia den ikastetxea lortzeko.
  • Jendartearen garapenak dakartzan aldaketez jakitun den kalitatezko hezkuntza emateko irakasleriaren etengabeko formakuntza ahalbidetzea.

Ikuspegia

Horregatik gure ikastetxeak nahi du:

  • Pertsona bakoitzaren onena eskuratu, lanarekiko eta esfortzu pertsonalarekiko jarrera positiboa izanik norberaren gaitasun eta emozioak ahal bezain beste garatzeko tresna.
  • Lan eta bizikidetza giro egokiak lortu, hezkuntza komunitate osoaren ongizatean lagunduko duen ikastetxea, guztiona eta guztiontzat.
  • Ikastetxe dinamikoa eta eguneratua sortu; metodologia aldaketei adi dagoena eta aldaketa teknologikoetara egokitzeko gaitasuna duena.
  • Lankidetzan, partaidetzan eta berrikuntzan oinarritutako antolakuntza modua sortu.
  • Pertsona ororekiko errespetuaren ardatz gisa aukera berdintasuna sustatu, edozein izanik ere hauen ideia, gaitasun edo izaera.

Baloreak

Gure ikastetxeko lana eta bizikidetza balore hauen araberakoa izango da:

  • Inklusioa. Pertsona guztiak onartzen dituen ikastetxea da IES Sarriguren BHI edozein delarik ere hauen izaera, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza espezifikoa bermatuko duena.
  • Lankidetza. Elkarlanean diharduen ikastetxea, talde-lana lan metodologia gisa duena, eta horrela, taldean elkarreraginez, autonomiaren eta ekimen pertsonalaren garapena lagundu.
  • Partaidetza. Ikastetxe anitza, pertsona guztiei harrera egingo diena. Hezkuntza komunitatearen kideen arteko elkarlana bultzatu eta testuinguruan eta jendartean inplikatuko dena.
  • Baterako hezkuntza. Ikastetxeak berdinen arteko harremanak bultzatuko ditu eta edozein bereizkeria mota edota genero indarkeria baztertuko ditu.
  • Normalizazioa eta eleaniztasuna. Ikastetxeak euskararen normalizazioa lagunduko du berezko hizkuntza gisa eta ikasle eleanitzen aldeko apustua egingo du.
  • Herritartasuna. Herritartasun kritiko eta arduratsu baterako prestatuko ditu ikastetxeak, testuinguru sozial eta kulturalarekin integratua eta konprometitua.