Zundaketa eta esperimentuen inkubagailuan txapeldun. - Sarriguren BHI - Ikasnova
Zundaketa eta esperimentuen inkubagailuan txapeldun. - Sarriguren BHI
Zundaketa eta esperimentuen inkubagailuan txapeldun.
2025/05/12
Ostiralean, Nafarroako Unibertsitatean ospatu zen Incubadora de Sondeos y Experimentos izeneko txapelketa. Aula Siemens Gamesako eraikinean.
Ekimena Nafarroako Unibertsitateko Datu Zientzia eta Adimen Artifizialeko Institutuak (DATAI), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailak eta Nafarroako Estatistika Institutuak antolatu dute. Gainera, TORNAMIRA Nafarroako Matematika Irakasleen Elkartearen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren, INEren Probintzia Ordezkaritzaren eta Sendavivaren laguntza du.
Lehiaketa honek pentsamendu kritikoa eta estatistikaren ikaskuntza praktikoa sustatzen ditu, DBHko, Batxilergoko eta Oinarrizko edo Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen artean. 5 ikasle arteko taldeek (erreferentziazko irakasle batek lagunduta) askotariko gaiei buruzko estatistika-proiektuak garatu dituzte.
Gure ikastetxeko ikasle diren 2.DBH-ko Axular Imaz, Mikel Merino eta Enaitz Valenciak osaturiko hirukotea, azken fase finalera iritxi den taldeetako bat izan da. Irune Sancet, Jesus San Juan eta Unai Olano irakasleekin batera eginiko 10 minutuko ahozko aurkezpen batean. Talde honek, "Futbola: behaketa eta teknologia uztartuz" lana aurkeztu du zehazki. Aurkezpen amaieran, epaimahaikoek osaturiko galderak erantzun beharrean izan dira talde guztiak, beraien lana defendatzen amaitzeko. Aipatu behar da, aurkezpena goitik behera, osoki, euskaraz egin duen talde bakarra izan dela eta euskarak horrelako emankizunetan lekua baduela erakutsi dutela, han egon diren epaimahai, agintari, prentsa eta ikusleen aurrean. Euskara hizkuntza bizia, modernoa, zientzian zein matematikan presente dagoena eta teknologia berriekin bateragarria dela erakutsiaz. Euskaraz ulertzeko ahalmena ez zuten pertsonei, gure ikastetxeko talde honek, uneoro baliabideak jarri dizkiete, aurkezpena jarrai zezaten. Honekin, jende aurreko aurkezpenak euskaraz egiteko aitzakiarik ez dagoela oso garbi utziaz eta hausnarketarako mezu oso garbia bidaliaz.
Gure ikastetxeko talde honek ordezkatuko du Nafarroa, Logroñon, Ekainaren 25-etik 27-ra ospatuko den estatu mailako fasean.