AVATAR 2025 Espainiako fasean txapeldun. - Sarriguren BHI - Ikasnova
AVATAR 2025 Espainiako fasean txapeldun. - Sarriguren BHI
AVATAR 2025 Espainiako fasean txapeldun.
2025/06/27
2025/06/27ko eguneraketa
IES Sarriguren BHIk aurkeztutako "Futbola: behaketa eta teknologia uztartuz" lanak irabazi du, A kategorian, "AVATAR 2025" estatistika lehiaketa, ekainaren 25etik 27ra Errioxako Unibertsitatean egin dena. Axular Imaz Arandia, Mikel Merino Alcat eta Enaitz Valencia Arina ikasleek egin dute, Unai Olano Yurrita eta Irune Sancet Acedo irakasleen tutoretzapean.
1.000 euroko saria Cacheiraseko (Galizia) BHIrekin partekatu da, Anxo Amigo González, Martiño Amigo González, Juan Ferreirós Estévez eta Brais Suárez Varelaren "Contad con nosotros" lanagatik ex aequo irabazlea, Trinidad Pazos Celis eta Ana María Rodríguez Sánchez irakasleen tutoretzapean. Biak A kategorian lehiatzen ziren (DBHko 1. eta 2. mailetan).
Kategoria honetan bertan, Sierra de Santa Bárbara BHIk (Extremadura) ohorezko aipamena lortu du Álvaro Monroy Garzón eta Eduardo Albarrán Sánchez ikasleek egindako "¡Qué no te vendan humo!" lanagatik, Julio César Bárcena Sánchez irakasleak gainbegiratuta.
Fase nazional honetan, irakaskuntza ertainetako 93 ikaslek hartu dute parte, 32 taldetan banatuta, eta Espainiako 13 autonomia-erkidegotatik datoz. Saridunek Espainia ordezkatuko dute lehiaketaren nazioarteko fasean, eta oraindik ez dute zehaztu noiz eta non egingo den.
2025/05/12ko berria
Ostiralean, Nafarroako Unibertsitatean ospatu zen Incubadora de Sondeos y Experimentos izeneko txapelketa. Aula Siemens Gamesako eraikinean.
Ekimena Nafarroako Unibertsitateko Datu Zientzia eta Adimen Artifizialeko Institutuak (DATAI), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailak eta Nafarroako Estatistika Institutuak antolatu dute. Gainera, TORNAMIRA Nafarroako Matematika Irakasleen Elkartearen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren, INEren Probintzia Ordezkaritzaren eta Sendavivaren laguntza du.
Lehiaketa honek pentsamendu kritikoa eta estatistikaren ikaskuntza praktikoa sustatzen ditu, DBHko, Batxilergoko eta Oinarrizko edo Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen artean. 5 ikasle arteko taldeek (erreferentziazko irakasle batek lagunduta) askotariko gaiei buruzko estatistika-proiektuak garatu dituzte.
Gure ikastetxeko ikasle diren 2.DBH-ko Axular Imaz, Mikel Merino eta Enaitz Valenciak osaturiko hirukotea, azken fase finalera iritxi den taldeetako bat izan da. Irune Sancet, Jesus San Juan eta Unai Olano irakasleekin batera eginiko 10 minutuko ahozko aurkezpen batean. Talde honek, "Futbola: behaketa eta teknologia uztartuz" lana aurkeztu du zehazki. Aurkezpen amaieran, epaimahaikoek osaturiko galderak erantzun beharrean izan dira talde guztiak, beraien lana defendatzen amaitzeko. Aipatu behar da, aurkezpena goitik behera, osoki, euskaraz egin duen talde bakarra izan dela eta euskarak horrelako emankizunetan lekua baduela erakutsi dutela, han egon diren epaimahai, agintari, prentsa eta ikusleen aurrean. Euskara hizkuntza bizia, modernoa, zientzian zein matematikan presente dagoena eta teknologia berriekin bateragarria dela erakutsiaz. Euskaraz ulertzeko ahalmena ez zuten pertsonei, gure ikastetxeko talde honek, uneoro baliabideak jarri dizkiete, aurkezpena jarrai zezaten. Honekin, jende aurreko aurkezpenak euskaraz egiteko aitzakiarik ez dagoela oso garbi utziaz eta hausnarketarako mezu oso garbia bidaliaz.
Gure ikastetxeko talde honek ordezkatuko du Nafarroa, Logroñon, Ekainaren 25-etik 27-ra ospatuko den estatu mailako fasean.