SENDA ikasgelaren jarduerak - Sarriguren BHI - Ikasnova
SENDA ikasgelaren jarduerak - Sarriguren BHI
SENDA ikasgelaren jarduerak
2025/10/02
Duela gutxi, gure ikastetxeko SENDA ikasgelak bi jarduera egin ditu institututik kanpo:
-
Joan den asteazkenean, irailak 24, Sarrigurengo Legotekara joan ginen. Oso jardunaldi polita izan zen, eta LEGOen mundura hurbildu ahal izan ginen. Zeinen gutxi ezagutzen genituen! Bakoitzak bere kabuz egin ahal izan zituen gure eraikuntzak. Gure lehen bisita izan zen, baina ondo pasatu genuenez, laster errepikatzea espero dugu!
-
Esperientzia errepikatu dugu! Joan den ostiralean, irailak 26, Senda Ikasgelako ikasleak Equiteneko ekinoterapia zentrora joan ziren berriro. Oraingoan ez zen leku berria, baina bai familiarra. Ikasleek leku ezagun batez gozatu ahal izan zuten eta erronka berriei aurre egin ahal izan zieten.
Ekinoterapia gure jarduera gogokoenetako bat bihurtu da.
Itzuliko gara!
-
Jarduera horien argazkiak esteka honetan aurki ditzakezue.
