Diziplinarteko astea

Zertan datza?

Diziplinarteko asteak 3 eguneko iraupena du. Horietan, jarduerak eta/edo tailerrak egiten dira institutuko ikasle guztientzat, DBHko 1. mailatik DBHko 4. mailara.

3 egun horietan ohiko ordutegia hautsiko da, baina nahitaez joan beharreko eskola-eguntzat hartuko dira.

Irakasleen artean 4 lantalde osatzen dira proiektu bakoitza aurrera eramateko.
Taldeak astean behin bilduko dira ordutegian esleitutako orduan, ikasturte osoan zehar. 

Gehiago jakiteko...