Atsedenaldia - Sarriguren BHI - Ikasnova
Atsedenaldia - Sarriguren BHI
Atsedenaldia
Zertan datza?
Zertan datza?
Patioko lantaldea ikastetxeko 7 irakaslek osatzen dute. Astean ordubete elkartzen gara aisialdiko jarduerak eta zaintzak egituratzeko.
Alde batetik, bi pertsona kanpoko espazioaren diseinuan eta birmoldaketan lanean egon dira. Gainerakoak atsedenaldietarako olgeta-kirol jarduerak antolatzen eta dinamizatzen aritu dira.
Jarduera hauek aukerakoak dira, ez ditugu ikasleak parte hartzera behartzen. Pizgarri gisa, atsedenaldi bakoitzean parte hartzen duen klase bakoitzari puntuazio bat ematen diogu, eta ikasturte amaieran puntu gehien lortzen dituen klasea saritzen da, zehazteko dagoen jarduera batekin (irteera bat, parkean hamaiketako goxo bat egitea, egunen batean beranduago sartzea edo lehenago irtetea,...).
Jarduerak
Jarduerak
Ikasturte honetan burutu diren jarduerak hauek izan dira: spongefoot, banku-baloia, boley, badminton eta eskupilota.
Jarduera guztiak hainbat helburu betetzera bideratuta egon dira:
- Inklusioa: Jarduera hauen bidez, atsedenaldietan beren espazioa aurkitzen ez duten ikasleen inklusioa sustatu nahi dugu, eta beren talde naturalean integratzeko aukera eman. Gainera, talde-kohesioa indartu nahi da talde naturalen barruan.
- Hezkidetza: Beste helburuetako bat ikasle guztiek berdintasunean parte hartzea da. Horretarako, araudiarekin jolastuz, parte hartzeagatik puntu gehigarri bat ematen dugu. Horrela, mutil zein neska gehienek jardueretan parte hartzea lortzen dugu.
- Jarduera fisikoaren sustapena: Bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea.