PROA+

Zertan datza?

PROA+ ikastetxeetan orientatzeko, aurrera egiteko eta hezkuntza aberasteko lurralde-lankidetzako programa bat da, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak finantzatua.

Funtzionamendua ikastetxean

Programa honen bidez, ikasleen errendimendu akademikoa hobetu nahi da. Helburu hori lortzeko, hainbat ekintza egiten dira, gure ikastetxearen kasuan: irakaskuntza partekatua, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa eta ikasleei eta haien familiei harrera eta informazioa ematea.