Nafarroako Eskola Jasangarrien Topaketa

2024/05/03

Ingurumen Batzordeko kide diren ikasleek planetarioan egindako Nafarroako Eskola Jasangarrien  II. Jardunaldian parte hartu zuten apirilaren 19an, ostirala.

Batzordea osatzen duten ikasleak:

  • Nagore Abad Jiménez (1A)
  • Julia Albillos Rodriguez (1B)
  • Miren Alamán Sarasa (1D)
  • Ane Andueza Gabilondo (1N)
  • Izadi Lacosta Bienzobas (1N)
  • Nahia Nuño Irurzun (1D)
  • Vicente Rodríguez Patrascu (1A)
  • Ixone Ruiz de Larramendi Piqueras (1L)
  • Marta Santafé (1A)
  • Emine Syuleymanova Boshnakova (1B)
  • Brihant Unciti Ramirez (1B)
  • Aiora Velasco Sanz (1D)

 

NAFARROAKO ESKOLA JASANGARRIEN  II. JARDUNALDIA

Nafarroako Eskola Jasangarrien Jardunaldiaren bigarren edizioa ospatzen dugu. Jardunaldia Hezkuntza Sailak, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, Planetarioak, Mancoeducak eta NILSAk antolatu dute.

Jardunaldi horretan, Hezkuntza Sailak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak akordio bat sinatu zuten eskola-eremuan iraunkortasunerako ingurumen-hezkuntzaren arloan.

Topaketa honetan Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Eskola Berezietako 12 ikastetxek parte hartu dute: CI Sanitaria-ESTNA, CI Escuela de Educadores y Educadoras, CI Virgen del Camino, IES Plaza de la Cruz, IES Sarriguren BHI, IES Barañain, ORG La Ribera, ORG El Castillo, CEPIP Ermitagaña, Ikastola Paz de Ziganda, EE Isterria eta  EE El Molino.

Goizean zehar, 11: 30etatik aurrera, esperientzien azoka bat egon zen, non ikastetxe bakoitzak postu bat zuen esleituta. Bertan, ikasleek beren ikastetxeetan garatzen ari diren jasangarritasun-proiektua azaldu zieten hurbildu ziren pertsona guztiei.

Arratsaldeko saioan, ikasleek hainbat tailerretan parte hartu zuten, Mancoeduca eta NILSAren eskutik.

Bitartean, irakasleak Hezkuntza Saileko Prestakuntza eta Kalitate Atalak antolatutako tailer batera joan ziren.