Mogiegim Sarriguren BHIko Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren Hastapeneko klasean

2025/12/10

Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren Hastapenak ikasgaiko ikasleek, euskarazkoek zein gaztelaniazkoek, Aritz Carballoren bisita jaso zuten.

Aritz "Mogiegim", Nafarroako Pirinioetako hainbat herri zeharkatzen dituen gimnasio mugikor berritzailearen, sortzailea da. Helburua Erro, Artzibar, Aezkoa ibarretako eta inguruko herrietan bizi diren pertsona guztiei jarduera fisikoa hurbiltzea da, sakabanatze geografikoak eta despopulazioak markatutako eremuetan.

Aritzek azaldu zuenez, bere proiektua benetako behar bati erantzuteko sortu zen: "Pirinioetako herri askotan ez dago kirol-eskaintza irisgarririk, eta hiriko gimnasioetara joatea oztopoa da herritar askorentzat". Hori konpontzeko, guztiz hornitutako orga mugikor bat diseinatu zuen, barra olinpikoak, bumper diskoak, mankuernak, pisuak eta klaseak emateko beharrezkoak diren beste material batzuk garraiatzen dituena.

Ikasleekin egindako saioa hiru zatitan banatu zen:

  • Hasteko, Aritzek bere negozio eredua aurkeztu zuen, ideia nola sortu zen, landa ingurunean ekiteko erronkak eta bere proposamenaren balio soziala kontatuz.
  • Ondoren, taldeak galdera-sorta alai batean parte hartu zuen, proiektuaren kudeaketaz, logistikaz eta eraginaz interesatuz.
  • Jarduera amaitzeko, ekintzaileak saio praktiko bat eskaini zien ikasleei, Mogiegimek nola funtzionatzen duen eta hainbat espaziotara nola egokitzen den esperimentatzeko.

Jardunaldia dinamikoa, motibagarria eta guztiontzat oso aberasgarria izan zen. Zentrotik, eskerrak eman nahi dizkiogu Aritzi bere bisitagatik, hurbiltasunagatik eta bere ekimen ekintzailearekin transmititu zuen inspirazioagatik. Eskerrik asko, Aritz!