Jai batzordea

Zertan datza?

Jaiak Batzordea gara, 6 irakaslez osatutako taldea, ikastetxearekin zerikusia duten jai-egun eta jarduera guztiak proposatu eta aurrera eramateko arduradunak, laguntasunean, kohesioan eta, azken finean, ikastetxean giro onean oinarritutako ingurunea sustatzeko helburuarekin, bai ikasleen bai irakasleen artean. Jarduera guztiak ikuspegi inklusibo batetik planteatzen dira beti, guztien parte-hartzea ahalbidetzeko, salbuespenik gabe.

Jarduerak

Aurten, hainbat jardunaldi antolatu ditugu: Gabonetako jaialdia, esaterako, askotariko tailerrez betetako eguna, non ikasleek zein irakasleek parte har zezaketen. Ihauterietako jaialdia egun harrakastatsua izan zen ere, ohiko mozorro-lehiaketarekin, non talde bakoitzak bere sormena eta irudimena erabiliz mozorrorik eta talde-aurkezpenik onena eraiki zuen, ikastetxeak ematen zuen materialarekin soilik. Lan kooperatiboaren adibide bikaina!

Ikasturteari agur esateko festa, DBHko 4. mailako graduazioa... dena gure ardurapean dago.
Baina ikasleentzako ekitaldiak antolatzeaz gain, lankideen kohesioa ere sustatzen dugu. Bertan, 'team building' jardunaldia nabarmenduko dugu, hirian zehar escape room bat eginez eta kayak jarduera batekin amaituz. Irakasle bazkari eta departamentuka egindako hamaiketakoak ez dira faltatu ( non irakasleen sukaldaritza talentua erakusten den), beste proposamen batzuen artean.