3. postua ingeleseko eztabaida lehiaketan.

2026/01/03

Abenduaren 11n, osteguna, ospatu zen ingelesezko eztabaida-txapelketa, Hezkuntza Departamentuan. Guztira 8 taldek parte hartu zuten Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetan).

Txapelketa bi txandatan egin zen, eta lehenengo kanporaketan talde bakoitzak bi ikastetxetako bi talderekin eztabaidatzen zuen. Txanda honen ondoren, hurrengo txandara igaroko ziren 4 finalistak aukeratu ziren, eta bigarren txanda honetatik bi finalistak atera ziren (IES Basoko eta IES Mendillorri BHI kasu honetan). Institutuko taldea 3. postuan geratu zen.

Eztabaidaren gaia "Social media should be forbidden for the under-16" izan zen. Hiru asteartetan (Hypatiako ordua erabiliz eta ikasleak beren eskola arruntetatik ateraz) eta jolasaldiren batean, aldeko eta kontrako argudioak prestatzen aritu gara, informazioa biltzen, ebidentzia zientifikoak eta proba grafikoak prestatzen... Beatriz Caravallo Moral eta Raquel Pérez Urdaniz izan dira eztabaida horiek koordinatu dituzten irakasleak.

Lehiaketan parte hartu duten ikasleak honako hauek izan dira:

- Thalia Guardado Otero (1ºB)
- Ikhlasse Berrabah Lamrani (1ºB)
- Leyre Mejuto Pinillos (2ºD)
- Abel Sáinz Azagra (1ºB)
- Mateo Ibáñez Tapia (1ºA)