Erasmus+ Akreditazioa

2023/04/26

Zorionak IES Sarriguren BHI!!!
2023ko urtarrilean jaso genuen berri ona: 2027ra arte Erasmus+ zentro gisa akreditatuak izan gara.

Erasmus+ Europar Batasunaren programa bat da, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola babesten dituena. Bereziki azpimarratzen ditu gizarteratzea, eleaniztasuna, trantsizio ekologikoa eta digitala, eta gazteek bizitza demokratikoan parte hartzea sustatzen du, bai eta hezkuntzan bikaintasuna, sormena eta berrikuntza ere.

Programa honek mugikortasunerako eta Europako beste ikastetxe batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak ematen dizkie gure ikasleei eta ikastetxeko langileei, eta, horrela, institutuaren nazioartekotzea sustatzen da, 2023-24 ikasturtean hasita.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.