E+ Delbrücken

2026/09/24

Ikasturteko lehen Erasmus+ mugikortasunean parte hartu duten DBHko 3. mailako ikasleak institutura itzuli dira.

Alemanian eman zuten lehen egunean Delbrückeko ikastetxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako instalazioak bisitatuz eta 90 minutuko ingeles klasera joanez. Ondoren, bere kide alemaniarrekin iraunkortasunari buruzko proiektu bat lantzen hasi ziren eta bertako janari tipiko batez gozatu zuten zentroko kantinan.

Astelehenean, hilak 21, itzulerako bidaiaren bezperan, jasangarritasunari buruzko proiektuak aurkeztu zituzten: birziklatzea, garraioa eta kontsumo arduratsua bezalako gaiei buruzko bideoak, Münster eta Paderborn hirietako bisitetan grabatu zituztenak. Azken horretan, udaleko alkateorde batek harrera egin zien udaletxean, Iruñearekin senidetutako hiria ezagutu ondoren.

Ikasle alemaniarrek ikasturte honen amaieran itzuliko dute bisita.

Argazki guztiak hemen.