Bizipoza: ikasturte hasiera.

2025/10/11

Ikasturte hasiera mugitua daramagu, hemen daukazue argazki galeria osoa.

0 PROIEKTUA.

Ikasturteari hasiera emateko, 0 Proiektu propioa garatu dugu, zeinetan gelako kohesioa landu dugun ikastetxeko plangintzari jarraiki. 

SUKALDARITZA.

Elikadurari daukan garrantzia ematen diogun bitartean, planifikazioa, erosketak, sukaldaritza prozesua, garbiketa eta azkenik DASTAKETA😋 lantzen ditugu primeran pasatuz!

 


 

LEGOTEKA.

Aurten lehen aldiz Legotekara itzuli gara eta gure irudimen logiko-matematikoa garatzeko aukera izan dugu bikain pasa dugun bitartean.


 

ETXE ANIMALIAK ARTATZEKO ZENTROA.

Kaleko etxe animaliei harrera eta zaintza ematen dioten Iruñeko zentroa ezagutzeko aukera izan dugu. Ea lehenbailehen  denak adoptatuak diren, etxera eramateko moduakoak dira!!