1. ebaluazioko lan batzuk - Sarriguren BHI - Ikasnova
1. ebaluazioko lan batzuk - Sarriguren BHI
1. ebaluazioko lan batzuk
2024/12/10
Asko dira ikasturte osoan zehar institutuan garatzen diren lanak, berri honetan horietako lagin txiki bat aurki daiteke 1. ebaluazioan egindakoen artean.
2.DBH - Matematika
2.DBHko matematiketan, zenbait elikagaietan dauden azukre kantitateak ikusarazi nahi izan ditugu. Nerea Martinez ikaslearen bizipenak entzuteko parada izan dugu bide batez: diabetikoa da eta kontatu digu nola ehunekoak eta proportzioak bere bizitzaren parte dira elikadura kontrolatzeko orduan.