Ingeles Mintegiaren jarduerak

2025/01/14

Ingeleseko irakasgaian hainbat jarduera egin ditugu azken aldian. Hor doa laburpentxoa.

UTAH-KO IKASLEEKIN ELKARLANEAN (DBH/ESO 1-2)

Ingeleseko irakasgaian, gure lankide Itziar Estatu Batuetako ikastetxe batean lanean dagoela probestuta, Utah-ko ikasle batzuekin kontaktuan jarri gara.

Gure 1. mailako ikasleek bideoak bidali dizkiete beren buruak aurkezten, ingelesa kontestu errealago batean praktikatzeko aukera pobestuz. Beraien Padlet-ak jaso eta 2. mailako ikasleek erantzunak bidali dizkiete. Beraien gabonetako gutunak ere jaso ditugu berriki.
 

Gogotsu gaude kurtsoan zehar elkarlanean aritzeko!!

PIZZA GARAIA! (DBH/ESO 2)

Azken asteetan PIZZA proiektuan aritu gara lanean DBH 2n. Proiektuak hainbat eduki lantzeko aukera eman digu (Sukaldaritzari eta janariari lotutako hiztegia, munduko janari eta ohitura desberdinak gureekin konparatzea, irakurmen eta entzumenerako estrategiak, idazmena,  elkarlana, auto eta ko-ebaluazioa, gaitasun digitala...), bai eta amaieran pizzak sukaltzatzekoa ere, YUMMY!


 

STORYTELLING (DBH/ESO 3)

DBH 3. mailan "Storytelling" edo ipuin-kontaketari buruzko jarduera bat burutzen ari gara gure "Crime" proiektuaren baitan. Ikasleek ipuin desberdinak irakurri eta ipuin-kontaketa teknikak ikasiko dituzte, gero beraiek ipuinak aukeratu eta kontatzeko. Honetan trebatzeko, kanpoko pertsona ingeles bat ekarri dugu beraiekin batera bi saio egiteko: The Enchanted Frog.


DEBATE COMPETITION (DBH/ESO 2)


DBH 2. mailako ikasle talde batek Hezkuntza Departamentuan "Debate Contest" batean parte hartu zuen. Hortarako, eztabaida on bat egiteko trebeziak lantzen egon ziren aurreko asteetan. Egun itzela izan zen eta dotore bezain zoragarri aritu ziren denak!