Nor gara? - Sarriguren BHI - Ikasnova
Nor gara? - Sarriguren BHI
Nor gara?
Xedea, Ikuspegia eta Baloreak
Xedea, Ikuspegia eta Baloreak
Xedea
IES Sarriguren BHI honako xedea duen ikastetxe publikoa da:
- Pertsona autonomoak, gai direnak, kritikoak eta euskaldunak/eleanitzak heztea, beren aukeretatik abiatuta garapen integrala lor dezaten jendartean integratzeko eta azaltzeko.
- Desberdintasunak errespetatuko dituen aukera berdintasunean heztea, bereizkeria baztertuz eta pertsonen garapen integrala sustatuz, beren gaitasunak eta emozioak ahal bezain beste garatuz.
- Hezkuntza komunitatearen inplikazioa eta lankidetza lan metodologia gisa bultzatzea bere testuingurura irekia den ikastetxea lortzeko.
- Jendartearen garapenak dakartzan aldaketez jakitun den kalitatezko hezkuntza emateko irakasleriaren etengabeko formakuntza ahalbidetzea.
Ikuspegia
Horregatik gure ikastetxeak nahi du:
- Pertsona bakoitzaren onena eskuratu, lanarekiko eta esfortzu pertsonalarekiko jarrera positiboa izanik norberaren gaitasun eta emozioak ahal bezain beste garatzeko tresna.
- Lan eta bizikidetza giro egokiak lortu, hezkuntza komunitate osoaren ongizatean lagunduko duen ikastetxea, guztiona eta guztiontzat.
- Ikastetxe dinamikoa eta eguneratua sortu; metodologia aldaketei adi dagoena eta aldaketa teknologikoetara egokitzeko gaitasuna duena.
- Lankidetzan, partaidetzan eta berrikuntzan oinarritutako antolakuntza modua sortu.
- Pertsona ororekiko errespetuaren ardatz gisa aukera berdintasuna sustatu, edozein izanik ere hauen ideia, gaitasun edo izaera.
Baloreak
Gure ikastetxeko lana eta bizikidetza balore hauen araberakoa izango da:
- Inklusioa. Pertsona guztiak onartzen dituen ikastetxea da IES Sarriguren BHI edozein delarik ere hauen izaera, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza espezifikoa bermatuko duena.
- Lankidetza. Elkarlanean diharduen ikastetxea, talde-lana lan metodologia gisa duena, eta horrela, taldean elkarreraginez, autonomiaren eta ekimen pertsonalaren garapena lagundu.
- Partaidetza. Ikastetxe anitza, pertsona guztiei harrera egingo diena. Hezkuntza komunitatearen kideen arteko elkarlana bultzatu eta testuinguruan eta jendartean inplikatuko dena.
- Baterako hezkuntza. Ikastetxeak berdinen arteko harremanak bultzatuko ditu eta edozein bereizkeria mota edota genero indarkeria baztertuko ditu.
- Normalizazioa eta eleaniztasuna. Ikastetxeak euskararen normalizazioa lagunduko du berezko hizkuntza gisa eta ikasle eleanitzen aldeko apustua egingo du.
- Herritartasuna. Herritartasun kritiko eta arduratsu baterako prestatuko ditu ikastetxeak, testuinguru sozial eta kulturalarekin integratua eta konprometitua.