Mintegiaren aurkezpena

Aurkezpena

Orientazio Departamentua ikasleen prestakuntza integrala bermatzera eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ikasle guztien ezaugarrietara eta beharretara egokitzea helburu duten hezkuntza zentroak eta irakaslegoak burututako ekintza guztietan laguntzen duen erakunde espezializatua da.

Horretarako, ikasleen aniztasunaren arreta errazteko, zentroan egiten diren ekintzen plangintzan eta jarraipenan parte hartzen du, bai curriculum-arlo ezberdinetan garatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen bidez, bai tutoretza eta orientazio akademikoa eta profesionalaren bidez.

Osaketa

  • Orientatzaileak: mintegi buru bezala, zailtasunak agertzen direnean diagnostiko pedagogikoak egiteaz erduratzen dira. Gainera, irakasle, familia eta ikasleak aholkatzen dituzte erabateko interbentzioa egiteko.
  • PT (Pedagogia Terapeutikoko irakaslea): ikasle guztiei eta,
    bereziki, hezkuntza-laguntza behar espezifikoak dituztenei,
    hezkuntza-erantzun inklusiboak bideratzeaz eta eskaintzeaz
    arduratzen diren espezialistak dira.
  • HLE (Hezkuntza Laguntzako Espezialista): minusbalio fisiko, sentsoriala edo portaera arazoak dituzten ikasleak laguntzen ditu, eguneroko errutinetan, maila akademikoan eta sozialean egokitzapen hobea izateko.

Funtzioak

  • Irakasle, familia eta ikasleei informazioa eta aholkuak ematea.

  • Klase barruko beharrak identifikatzea.

  • Ebaluazio psikopedagogikoak egitea, hezkuntza eta gizartaratze arazoak dituzten ikasleetaz arduratzea eta
    haien hezkuntza egokitzapenak egitea.

  • Prebentzio planak diseinatzea.

  • Plan desberdinen elaborazioan parte hartzea eta laguntzea: bizikidetasuna, tutoretza, orientazio akademiko eta profesionala...

Egitura espezifikoak

  • CEU (Curriculum Egokitzapen Unitatea): desgaitasun psikiko arin edo ertainekin erlazionatutako Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan eskolaratzea errazteko sortu den modalitate-egitura arrunta eta malgua da, Lehen Hezkuntzako etapan integratuta egon diren ikasleentzat.
  • GA (Gela Alternatiboa): Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arrunt bateko hezkuntza bereziko modalitateko egitura bat da, adimen-urritasun larri edo sakonekin edo urrituasun anitzekin lotutako BEEak dituzten dituzten ikasleei zuzendua.