IHP - Idazmenaren zuzenketa

Sarrera

Hizkuntza Batzordetik ikasleen idazmena zuzentzeko “idazmenaren zuzenketa” edo “corrección de la escritura” proposamena helarazi nahi dizuegu. 

Honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Ikasleen ekoizpenen zuzentasuna hobetzea irakasgai guztietan.

  • Ebaluazio irizpideetan kontuan hartzea, departamentu bakoitzak bere balorea emanez.

  • Irakasle guztiak irakasgai guztietan hizkuntza irakasle garela kontuan hartzea.

Zer aurkituko duzuen:

  • Maila bakoitzeko plantilla bat non adierazten den zuzendu beharrekoa (kontuan izan mailak gehitzen direla). Adibidez, 3 mailan zuzendu beharrekoak 1. eta 2. mailakoak ere biltzen ditu.

  • Kasuren batzuetan gure languntzarako izan daitezkeen esteka batzuk eskaintzen ditugu.

Nola erabili:

Gure proposamena hauxe da. Irakasgai guztietan irizpide berberak izanen ditugunez eta Gaztelanian eta Euskaran horiek landuko direnez, irakasle guztiok kontuan hartuko ditugu ikasleen idatzizko eta ahozko ekoizpenak jasotzen dituguean. 

Beraz, irakasleok baloratu eta zuzenduko dizkiegu dagozkien akatsak, nahiz eta irakasgai bakoitzean horren balorea alda daiteken.