2023ko abenduan PIZZA proiektuan aritu gara lanean DBH 2ko ingelesa ikasgaian.
Proiektuak hainbat eduki lantzeko aukera eman digu, bai eta amaieran pizzak sukaltzatzekoa ere, YUMMY!
Hauek izan dira proiektuan zehar landutako edukiak:
- Sukaldaritzari eta janariari lotutako hiztegia: jakiak, otorduak, zentzumenak, testurak, sukaldatzeko tresnak, munduko janariak...
- Munduko janari eta ohitura desberdinak gureekin konparatzea (comparatives and superlatives; present simple and continuous).
- Irakurmen eta entzumenerako estrategiak.
- Idazmena: errezeta desberdinak azaltzea,testuaren antolakuntzari eta lokailuei erreparatuz.
- Elkarlana, auto eta ko-ebaluazioa.
- Amaierako produktua: ikasleek bideo-errezetak sortu zituzten pizzak sukaldatzen zituzten bitartean; muntaia egiteko konpetentzia digitala garatuz eta komunikatzeko beraien ahozko gaitasunean trebatuz.
Argazki gehiago hemen.