Las Sinsombrero

2023/10/03

Iruñeko Planetarioan Las Sinsombrero erakusketa ikus daiteke datorren urriaren 14ra arte, Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatuta. Testuinguru horretan, irailaren 27an, 12: 00etan, A las mujeres del 27 izeneko kontzertua eman zuen Lucia Sócam kantautoreak Planetarioko Tornamira aretoan. Bi hizkuntza ereduetako batxilergoko 2. mailako ikasleak Tania Ballók zuzendutako erakusketara bisita gidatuan izan ziren. Nazioan eta nazioartean gai horretan aditu handienetako bat da Balló, eta kontzertu zirraragarriaz gozatu ahal izan zuten gure ikasleek. Bere balorazioa hain positiboa izan zen, non gehienak bertara itzuliko diren artista talde honetan egin behar izan zuten lana handitu eta hobetu ahal izateko.