eTwinning Proiektua

2024/01/12

Aurten berriz ere IES Sarriguren BHIk eTwinning programan parte hartuko du. Oraingoan DBH2ko ikasleekin murgilduko gara abentura honetan. Ilusioz beteta ditugu motxilak eta espero dugu irakasle, ikasle zein familia guztiek elkarrekin ikasi eta disfrutatu ahal izatea.

Labur-labur esanda: eTwinning Europako Batzordearen ekimen bat da, Erasmus+, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloan duen programaren parte dena. Haren helburu nagusia Europan eskola-lankidetza sustatzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiliz. Atzerriko hizkuntzako irakasle garen heinean, oso garrantzitsua iruditzen zaigu, eta aukera interesgarria guztiontzat, Europako eskolekin egiten diren programetan parte hartzea; horietan, ingelesa da parte-hartzaile guztien arteko benetako komunikazio-bidea. Hauek dira gure bi proiektuak:

- Let’s meet up digitally: DBH 2L eta DBH 2K.

Proiektuaren helburu nagusia ikasleak Interneten eta bitarteko elektronikoen erabilera seguruaren printzipioetara ohitzea da.

Parte-hartzen duten lurraldeak: Turkia, Italia, Frantzia, Errumania eta gu.

- Playful language Adventures: DBH 2M eta DBH 2J.

Proiektu honen helburua ikasleei jarduera aberasgarriak eskaintzea da, beren ikaskuntza-ingurunean seguru, lagunduta eta konektatuta senti daitezen, ikastetxeko haien ongizatearekin batera.


Oraingo honetan, Let’s meet up digitally proiektuan egiten ari ditugun jardueren berri eman nahi dizuegu.

Hasteko, proiektuaren logoa sortzen ibili gara guztion artean eta PADLET honetan plazaratu ditugu guztiak. 


 

Horiek guztietatik ikastetxe bakoitzeko bat edo bi aukeratu ditugu eta WAKELET honetan ikusgai ditugu. 

Orain, ikasleak ezagutzen ari ditugu Chatterpix-en egin dituzten bideo aurkezpenekin eta gureak ere sortzen ari ditugu.

Eta Padlet bidez sortutako mapa honetan ikasleak elkar ezagutzen jarraitzen dute beraien tresna elektroniko gustokoena aurkezten duten bitartean.

Atzerriko hizkuntzaren erabilera erreal zein dibertigarri honekin elkarrekin ikastea zoragarria da!